Publiko zabalarentzat hetsiak gaude
bainan taldeak beti errezibitzen ditugu!
ORTILLOPITZ ETXEA EZAGUTZERA
Ondare historikoa
XVII. mendeko egiazko euskal etxea, bihotzetik ezagutzeko gisan !
Ortillopitz etxeak mendeen zeharkatzeko parada ematen du, euskal tradizioen hobeki ulertzeko.
Euskal etxea ondasuna ala arkitektura baino aise gehiago da; oroimena da, historia da… Atea zabalduko zaizularik, sar eta sendi : freskura, usainak, giroa, mubleak, dena hor duzu, ate baten gibelean jabea topatuko bazenu bezala.
Bisita motak
Bakarrik, lagunekin, familiarekin…
Hautatu egokitzen zaizun bisita mota hoberena !
Bisita Ez gidatua
Ezagutu Ortillopitzen euskal etxea zure erritmoan.
Bisita gidatua
Ortillopitz euskal etxearen ezagutzeko, gida historia zale sutsuak lagunduko zaitu!
Altxorraren bila
Ikuspegi originala, bereziki haurrentzat asmatua !