Bisita prestatu
Hemen zara : Harrera > Zure bisita antolatu
Bisita motak
Bisita ez gidatua
Bisita librea eginez, Ortillopitz euskal etxea zure erritmora ezagutzen ahalko duzu, ibilbide seinalatua segituz.
- Noiz ? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik (lehen abiatzea) 17:00etara (azkena abiatzea).
- Zenbat da ? Tarifa bakarra 6 eurokoa da – Urririk 4 urtetik pekoentzat.
Bisita librea + Altxor bilaketa (haurrentzako animazioa)
Ortillopitz euskal etxea zure erritmora ezagutzen ahalko duzu zure haurrekin, libroki, ibilbide seinalatua segituz.
Altxorraren bilaketarentzat, etxeko gela guzietan atzeman pistei esker, altxor kutxa zabalduko dien hitz sekretua atzemanen dute.
Gazteenak ere euskal kulturari eta tradizioari buruz interesatzeko molde jostagarria da!
- Noiz? Igandetik ostiralera, etenik gabe, 11:00etatik (lehen abiatzea) 17:00etara (azkena abiatzea).
- Zenbat da? Tarifa bakarra 6 eurokoa da – Urririk 4 urtetik pekoentzat.
Bisita gidatua
Ortillopitz euskal etxearen ezagutzeko, gida historia zale sutsuak lagunduko zaitu!
- Noiz? Igandetik ostiralera, egunean bisita gidatu bakarra,10:00etan.
- Zenbat denboraz? Bisitak oren 1 inguru irauten du.
- Zenbat da? Tarifa bakarra 10 eurokoa da.
- Hizkuntza: frantsesa.
Zabaltze tenoreak 2024
Apirilaren 8tik Uztailaren 5ra
- Bisita gidatuak 10:00etan : astelehena, asteartea eta astezkenetan.
(erreserbatzea beharrezkoa da : ortillopitz.com ) - Bisita libroak 11:00etatik 16:30etara : igandetik ostiralera.
Larunbatez hetsia
Uztailaren 7tik Abuztuaren 30ra
- Bisita gidatuak 9:30etan : astelehena, asteartea eta astezkenetan (erreserbatzea beharrezkoa da).
- Bisita libreak 10:30etatik 17:00tara : igandetik ostiralera.
Larunbatez hetsia
Irailaren 1tik 29ra
- Bisita gidatuak 10:00etan : astelehena, astehartea eta astezkenetan.
(erreserbatzea beharrezkoa da) - Bisita libreak 11:00etatik 16:30tara : igandetik ostiralera.
Larunbatez hetsia
Sartzeko prezioak 2024

Bisita librea
Helduentzat eta haurrentzat, tarifa bakarra (Urririk 4 urtetik pekoentzat).
6€

Bisita gidatua
Helduentzat eta haurrentzat, tarifa bakarra (Urririk 4 urtetik pekoentzat).
Bisita gidatua 40 pertsonetan mugatua.
10€
Sartzeko txartelak erosi
Erreserbak sarean egiten ahal dira, gure webgunean ala Ipar Euskal Herriko turismo harrera bulegoetan.
Bertan ere sarrerak erosi ditzakezu.
Ordaintzeko modu onartuak

Banku txartelak, Visa, Mastercard.

Diru idorra.

Oporretarako bonuak.

Nola iritsi?
Ortillopitzera iristeko

HEGAZKINEZ : Aireportu hurbilena Miarritzen dago.

TRENEZ : Geltoki hurbilena Donibane Lohizunen dago.

AUTOBUSEZ : Donibanetik, “Txik Txak” geltokitik abiatuz (45. Linea).

AUTOZ : A63 autobidetik, Donibane Lohizune iparraldeko irteeran atera; D918 bidea hartu, Azkainerantz; Azkainen, D4 bidea hartu, LARRUNEKO TRENA, SARA norabiderantz. Larruneko tren ttipiaren geltokian, pareko bidea hartu; ORTILLOPITZ Larruneko tren ttipiaren geltokitik kilometro 1era dago.
Zerbitzuak

Aparkalekua
Autoa urririk utz dezakezu, gunean berean.

Denda
Bertan salgai atzemanen dituzu :
Euskal sagarnoa eta beste hainbat edari;
Kruska patatak, onkeriak, janari ttipiak…